Badator Euskaraldia! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra



Aurtengoa II. edizioa izango da, eta 2018an bezala, Asuncion Klinikan eta zentroetan parte hartuko dugu.

2018. urtearen amaieran urrats garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia ekimenaren barruan hizkuntza ohituren aldaketan: 11 egun euskaraz. Bigarren edizioan pauso berriak emango ditugu, eta norbanakoez gain, erakundeek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko.

2020 honetan badago berrikuntza bat: ARIGUNEAK



Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.

Ariguneetako partaideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute 15 egunetan eta kide bakoitzak berak erabakiko du bere rola zein izango den.

Asuncion Klinikan eta zentroetan, guztira, 14 ARIGUNE identifikatu ditugu:

  • 8 barne arigune (laneko gune naturalak)

  • 6 kanpo arigune (herritar eta bezeroekin harremana duten guneak)

Arigune horietan guztietan 35 kide inguru daude, eta eurekin konpromisoak zehaztuko ditugu ekimenak irauten duen bitartean euskararen erabilera sustatzeko.

Era berean, norbanako gisa ere parte hartu ahal izango dugu Euskaraldian, Ahobizi edo Belarriprest rola betez. Horretarako, interneten aukera izango dugu izena emateko, helbide honetan sartuta:

https://izenematea.euskaraldia.eus/

Prest Euskaraldian parte hartzeko?

-

La de este año será la II edición, y al igual que en 2018, participaremos en Asunción Klinika y en los centros. A finales de 2018 se dieron importantes pasos en el cambio de hábitos lingüísticos dentro de la iniciativa Euskaraldia: 11 días en euskera. En la segunda edición daremos nuevos pasos, y además de los particulares, las instituciones tomarán medidas para impulsar nuevas prácticas lingüísticas. En 2020 hay una novedad: ARIGUNEAK


Arigune, o espacios para el uso del euskera, garantizan en todo momento la posibilidad de hablar en euskera, ya sea dentro de la entidad o en la relación de la entidad con la ciudadanía. Los participantes actuarán como ahobizi y belarriprest durante 15 días y cada miembro decidirá cuál será su papel. En Asunción Klinika y en los centros se han identificado un total de 14 ARGUNES:

  • 8 espacios internos (espacios naturales de trabajo)

  • 6 espacios externos (espacios relacionados con la ciudadanía y la clientela)

En todos estos puntos de vista hay unos 35 miembros, con los que definiremos compromisos para fomentar el uso del euskera durante la iniciativa. Asimismo, también podremos participar como individuos en Euskaraldia, desempeñando el rol de Ahobizi o Belarriprest. Para ello, podremos apuntarnos en internet entrando en la siguiente dirección:

https://izenematea.euskaraldia.eus

¿Listo para participar en Euskaraldia?

23 vistas
  • Facebook - círculo blanco
  • Twitter - círculo blanco
  • Blanco Icono LinkedIn

Asunción Klinika intranet

Ayúdanos a ser mejores

Deja aquí tus propuestas de mejora, del tipo que sean. Las estudiaremos y elevaremos al dpto. que corresponda y les daremos respuesta a través del blog. Todas los mensajes son anónimos.