Euskara Batzordea: 2021ko helburuak



2021ean Euskara Planaren barruan egin nahi dena hobeto ezagutzeko asmoz, Koldo Urrestarazu euskara aholkulariarekin hitz egin dugu.


  • Nola baloratzen duzue Euskara Batzordetik 2020. urtea? Bistan denez, pandemia dela-eta, 2020. urtea berezia eta zaila izan da Asuncion Klinikan, eta egoera horrek eragina izan du Euskara Planean. Ondorioz, iaz ekintza batzuk aurrera ateratzeko zailtasunak izan genituen. Hala, gutxieneko batzuk bermatzea izan da iazko helburu nagusia.

  • Eta aurtengorako, ze asmo dituzue? 2021ean, Euskara Batzordetik iaz egin gabekoei berriro heldu nahi diegu, eta ekintza berri gehiago sustatu nahi ditugu.

  • Ze motatako ekintzak? Esate baterako, iaz Euskaraldian identifikatu genituen Ariguneekin euskara sustatzeko konpromisoak adostuko ditugu aurten. Iaz hasitako lanketari jarraipena eman nahi diogu, identifikatutako Ariguneetan euskararen erabilera sendotu nahi dugu. Bestalde, “Osasuna kalean” ekimenean euskara bermatuko dugu. Otsailean “hortz-higienea”ri buruzko hitzaldia euskaraz izan da eta martxo-apirilerako ere euskarazko beste hitzaldi bat antolatzea aurreikusten dugu.

  • Besterik? Pandemiaren eraginez iaz ezin izan genituen ahozko neurketak egin klinikan eta gainerako zentroetan. Aurten berriro helduko diegu neurketei. Halaber, euskara ez dakiten langileentzako gehien erabiltzen diren esaldi eta espresioen liburuxka osatzen amaituko dugu.




Con el fin de conocer mejor lo que se quiere hacer en 2021 dentro del Plan de Euskera, hemos hablado con Koldo Urrestarazu, asesor de euskera.

  • ¿Cómo valoráis el año 2020 desde la Comisión de Euskera? Evidentemente, el año 2020 ha sido especial y difícil en la Clínica de la Asunción debido a la pandemia, y esta situación ha influido en el Plan de Euskera. Por lo tanto, el año pasado tuvimos dificultades para sacar adelante algunas acciones. Así, el objetivo del año pasado ha sido garantizar unos mínimos.

  • Y para este año, ¿qué planes tenéis? En 2021, desde la Comisión de Euskera queremos retomar las acciones no realizadas el año pasado y promover nuevas acciones.

  • ¿Qué tipo de acciones? Por ejemplo, este año acordaremos compromisos con los Arigunes que identificamos el año pasado en Euskaraldia para fomentar el euskera. Queremos dar continuidad a la labor iniciada el año pasado y reforzar el uso del euskera en los Arigunes identificados. Por otro lado, en la iniciativa "Osasuna kalean" garantizaremos el uso del euskera. En febrero la charla sobre "higiene dental" ha sido en euskera y para marzo-abril también se prevé organizar otra charla en euskera.

  • ¿Algo más? Debido a la pandemia el año pasado no se pudieron realizar mediciones orales en la clínica y en el resto de centros. Este año retomaremos las mediciones. Asimismo, completaremos el diccionario de frases y expresiones más utilizadas para el personal que desconoce el euskera.

37 vistas
  • Facebook - círculo blanco
  • Twitter - círculo blanco
  • Blanco Icono LinkedIn

Asunción Klinika intranet

Ayúdanos a ser mejores

Deja aquí tus propuestas de mejora, del tipo que sean. Las estudiaremos y elevaremos al dpto. que corresponda y les daremos respuesta a través del blog. Todas los mensajes son anónimos.