'Klika' egin, eta Korrika 21en lekukoa eramango du Asunción Klinikak apirilaren 13an



Asunción Klinikak 'klika' egin, eta Korrikan parte hartuko du datorren apirilaren 13an. Euskara batzordearen ekimenez, Klinikak ibilbidearen zati bat erosi du, eta Tolosatik igarotzen denean eramango du lekukoa. Lasterketa amaitu bezperan izango da, larunbat goizaldean. Korrikaren ailegaera 04:22rako dago aurreikusia, eta 06:03ak arte ibiliko da Tolosako kaleetan barrena. Asunción Klinikak bitarte horretako kilometro batean eramango du lekukoa.


Aurtengoa Korrikaren 21. ekitaldia izango da, eta apirilaren 4tik 14ra bitartean osatuko du Garestik Gasteizerako bidea. Tartean, euskal lurralde guztiak igaroko ditu euskararen aldeko ekimen erraldoiak, gau eta egun, hizkuntzaren aldeko kontzientzia piztu eta euskaltegientzako dirua biltzeko xedearekin.



28 vistas
  • Facebook - círculo blanco
  • Twitter - círculo blanco
  • Blanco Icono LinkedIn

Asunción Klinika intranet

Ayúdanos a ser mejores

Deja aquí tus propuestas de mejora, del tipo que sean. Las estudiaremos y elevaremos al dpto. que corresponda y les daremos respuesta a través del blog. Todas los mensajes son anónimos.