Larunbat goizaldean izango da, 04:59ean, Bentaundiko bidegurutzean. Garaiz azaltzea komeni da, ordua gutxi-gorabeherakoa baita.

Duela egun batzuk aurreratu genizuen eran, Asunción Klinikak Korrikaren aurtengo ekitaldian parte hartuko du, Euskara Batzordearen ekimenez bere kilometro zatia erosi baitugu.
Ekimena Tolosatik noiz igaroko den aurrez bagenekien ere, azken orduetan jakinarazi dizkigute xehetasun gehiago, eta jada badakigu zer ordutan eta non eramango dugun lekukoa:
Eguna: Apirilaren 13an (ostiraletik larunbaterako gauean).
Ordua: Goizaldeko 04:59ak. Gutxi gora-beherakoa da ordua, baina komeni da aurrez bertan egotea.
Lekua: Bentaundiko bidegurutzea.
Hantxe ikusi nahi zaituztegu! 👅👅 Mintza euskaraz, eta... tipi-tapa, KORRIKA!