top of page

Euskaraldia martxan!

Actualizado: 22 nov 2022

Euskaraldiaren III. edizioa aurreko ostiralean hasi zen eta abenduaren 2ra arte iraungo du. Asuncion Klinikak 14 arigune (8 barne arigune eta 6 kanpo arigune) ditu, ospitalearen eta mediku zentroen artean banatuta, eta 35 langile arduratuko dira horietaz, ez ahaztu zure txapa janztea

Aurten ere, Asuncion Klinikak Euskararen jaiarekin bat egingo du, "Hitzez ekiteko garaia" lelopean. Horrela, ostiral honetatik aurrera, azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte, Asuncion Klinikako ospitalean eta mediku zentroetan 14 ARIGUNE jarriko dira, 8 barnekoak (langileentzat bakarrik) eta 6 kanpokoak (erabiltzaileekin harremanetan jartzeko guneak).

Ospitalean:

  • Mantentzea (5 kide): Barne arigunea

  • Informatika (3 kide): Barne arigunea

  • Administrazioa (7 kide): Barne arigunea

  • Harrera (7 kide): Barne eta Kanpo arigunea

  • Erakusmahai-Kontsultak (3 kide): Kanpo arigunea

Belate Zentro Medikoa:

  • Harrera (3 kide): Barne eta Kanpo arigunea

Ordiziako osasun-zentroa:

  • Harrera (2 kide): Barne eta Kanpo arigunea

  • Errehabilitazioa (3 kide): Barne eta Kanpo arigunea

Andoaingo Zentro Medikoa:

  • Harrera (2 kide): Barne eta Kanpo arigunea

Guztira, Asuncion Klinikako 35 langilek hartuko du parte arigune horietan, non aukera izango den euskararen erabilera bultzatzeko lankideen artean eta herritarrei begira.


Euskararekiko konpromisoa

Euskaraldiaren hirugarren edizio honetan Asuncion Klinikaren parte-hartzearekin, klinikak eta zentroek euskararekiko duten konpromisoa indartuko dute: besteak beste, langile guztiek doako euskara ikastaroak egiteko aukera dute Tolosako Aitzol udal euskaltegian; halaber, klinikak Euskara Batzordea du, euskararen erabilerari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzen duena, eta, bestalde euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekintza dinamizatzen dituena, hala nola: lehiaketak, inkestak edo kontzientziazio kanpainak. Aipatzekoa da Euskara Batzordeak ere osasun arloan hitz eta esamolde ohikoen hiztegi bat egina duela, bertako langile ez euskaldunentzat.

28 visualizaciones
bottom of page