top of page

Paziente baten esker oneko gutuna



ASUNTZION KLINIKAKO LANGILE, ERIZAIN, SENDAGILE ETA ADMINISTRAZIOKO LANGILE GUZTIOI ESKERRONIK BEROENA ETA ESKARIA


Antton Amondarain Esnaola naiz, eta duela egun batzuk COVID-en erasoa jaso ondoren, aste pare bat igaro dut ingresatuta Asuntzionen eta orain etxean nago errekuperazioa osatzen, Klinikako sendagileen gidaritzapean.


Bertan igaro ditudan bi asteak ez ditut inoiz ahaztuko. Esan ohi diet denei ez dudala behin bederen ere txirrina jo beharrik izan ni zaintzera etor zitezen , uneoro baitzeuden bai erizain, erizain laguntzaile eta medikuak ni eta besteak artatzeko prest. Beti prest laguntzeko, beti prest enpatiaz eta gozotasunez gure beharrei erantzuteko.


Nere ESKERRIK BEROENAK, beraz, zuei denoi! Bi aste horietan bizitakoa ikusita, badut zuentzat, ausarkeria handia ez bada behintzat, eskari bat, hobekuntza proposamentzat

luzatzen dizuedana. Nire logelara hurbildu diren langile gehienek, ni artatu nautenek, gehienek, euskaldunak izan dira; hau da, gai ziren nirekin euskaraz hitz egiteko. Halere,

mintzalaguna langileen arteko harremanetara aldatzean, gaztelera zen nagusi. Hori guztia gertatu eta bi astera, hau da azaroak 20an, tamalez, berriro sukarrak jo nau eta herriko sendagilearen gomendioz Asuntzion Klinikako Larrialdietara jo dut. Han gelatxo batean isolatu ondoren, ohiko frogak egiteari ekin diote: odol analisia, biriketako plaka, usuriaren analisia, anti-gorputzen presentzia, PCR...


Lau orduz begibistan izan ditut, etengabeko joan etorrian, larrialdietako langileak. Nire logelan duela hamabost egun begiztatu nuena errepikatu da etengabe: nirekin ia denek euskaraz, baina euren artean gazteleraz. Garbi dago: OHITURA kontua.


Frogen emaitzen zain hainbeste denbora izan dudanez, egin dut euskararen erabileraz eta EUSKARALDIAZ zenbait GOGOETA...


Ñabardurak ñabardura Asuntzion Klinika ARI GUNEA da. Zuzendaritzak eta langileak batuta, nahiz eta badakidan lan handia egitenari dela Euskara Batzordea horretarako, zergatik ez erabaki gaur egun, urte askotako praktikaren oina rrian dauden hizkuntz-ohiturak euskarara aldatzen joateko zenbait pauso berri ematea: euskaraldiarekin bat egin, erabakiaren berri horma-irudietan jarri, txapak jarri, lehen hitza beti euskaraz egin, dakienarekin euskaraz jarraitu...


BILATU LAGUNTZAK, BILATU ELKARTASUNA, ETA EMAN LEHEN PAUSOAK!

Izan ere, EUSKARA da euskaldunon baliorik nagusiena, kulturazko balioa. Eta traturako

enpatiak eta goxotasunak klinikaren kalitatea hobetzen duen bezala, euskaraz gauzatutako osasun praktikak ere euskaldunago eta osoago egiten du osasun zerbitzua.


Nire proposamena, lehen esan dudan bezala, espero dut hobekuntzarako proposamen

bezala hartzea. Bizitza osoan Euskarako irakasle izanik, Euskararen alde hainbeste lan egin eta Euskara hain maite dudanez, ezin ba nire sentipenak azaldu gabe gelditu...


Amaitzeko, berriro ere nire eskerrik beroenak, iñor ahaztu gabe, Asuntzion Klinikako langile GUZTIOI. Benetan maitatua eta zaindua sentitu naiz eta ez dut iñoiz ahaztuko!


Animo guztioi!

78 visualizaciones
bottom of page