top of page

Hasi da Euskaraldia Asuncion Klinikan ere!

Aurtengoa II. edizioa izango da, eta 2018an bezala, Asuncion Klinikan eta zentroetan parte hartuko dugu. 2018. urtearen amaieran urrats garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia ekimenaren barruan hizkuntza ohituren aldaketan: 11 egun euskaraz. Asunción Klinikan (Tolosa, Andoain, Ordizia eta Belate), 2019an egindako neurketaren arabera, euskararen ahozko erabilera orokorra %32koa da; leialtasuna, berriz, %69koa. Bigarren edizioan pauso berriak emango ditugu, eta norbanakoez gain, erakundeek ere neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika berriak bultzatzeko.


Ariguneak dira aurtengo berrikuntza nagusia. Ariguneak euskaraz aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Klinikan eta zentroetan guztira 14 arigune identifikatu ditugu eta bertako 35-40 kideekin konpromisoak sustatu ditugu ekimenak irauten duen bitartean euskararen erabilera bultzatzeko.



ASUNCIÓN KLINIKA (Tolosa)

  • Mantenimendua

  • Informatika

  • Administrazioa

  • Harrera

  • Kontsultak


BELATE ZENTRO MEDIKOAN

  • Harrera


ORDIZIA ZENTRO MEDIKOAN

  • Harrera

  • Errehabilitazioa


ANDOAIN ZENTRO MEDIKOAN

  • Harrera



Euskaraldiaz aparte, Klinikako Euskara Batzordeak helburu nagusi batzuk aurten bideratu dituzte, hala ere. Adibidez, euskara ez dakiten langileentzako lanean gehien erabiltzen dituzten esaldi eta espresioen liburuxka osatzen ari dira. Bestalde, langileen ezagutza datuak ere eguneratu ditugu aurten, eta sare sozialen bidez urteko helburu nagusien komunikazioa egin dugu.

Comments


¡Únete desde tu móvil!

Descarga la app Spaces by Wix y únete a Asuncion Intranet para mantenerte informado estés donde estés.

Escanea el código QR para unirte a la app
Descargar la app desde el App Store
Descargar la app desde Google Play
bottom of page